Gaixotasunak eta gaixoak

                                                         JOSU
Josu, Ruben Llorentek interpretatua
Josuk gazte askoren ametsak zituen: gutxinaka soldata eskaseko lanean egoera hobetu, ligeak... Baina egun batean Kamaelonitis Hipsteris-az kutsatu zen eta handik aurrera inguruan dituen hipsterren ezaugarriak hartzen ditu, mainstreametik aldenduz...





MAITANE
Maitane. Indira Landerak interpretatua
Aktore gazte honen bizitza normala zen, Kamaleonitis-aren mutazioaz gaixotu zen arte, Raritis Apartidis-az hain zuzen. Berari gerturatzen den edonork berarengan du eragina: ia momentuan pertsona horren kontrako itxura hartuz. Hala ere, ahal bezain hobeto eramaten saiatzen da gaixotasuna.
gazte honek inoiz ez du erlazionatzeko arazorik izan...



                                                                                                                                                                                      ALAIN
Alain, Eneko Sagardoyk interpretatua
Alain etorkizun aparteko rapero bilbotarra zen, Pseudoeuskalitis-ez gaixotu zen arte. Bere bizitzan zehar euskeraz ia hitzik ez jakitetik azpeitiera perfektua hitz egitera pasatu zen denbora laburrean. Bere neskak nahiko ondo hartu du, baina berdin tratatuko du Bilboko rap elkarteak?




                                       
CLAUDIA
Claudia, Ainhoa Etxebarriak interpretatua
Neguritik datorren neska hau Pseudoeuskalitis sindrome bitxiaren beste kasu bat daukagu. Edozer egiteko prest dago barruan sartu zaion euskalki ondarrutarra gainetik kentzeko, zaila baitzaio bere inguruneko edonorrekin komunikatzea. Dirua ez da izango arazo bat berarentzat...






                                                                                                MAZA DOKTOREA
Maza Doktorea, Amaia Arkotxak interpretatua
Edozein dokumentaletan adituren baten presentzia beharrezkoa da. Guk baita gurea propioa izango dugu, hain zuzen Maza Doktorea. Albuquerqueko Unibertsitatean lizentziatuta, doktore oso profesionala dela  diote... Diote? Serio?

No hay comentarios:

Publicar un comentario