Nor gara?

EHUko Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasle talde bat gara, SindroTube mockumentary-a Errealizazio I ikasgairako transmedia proiektutzat aurkezten ari garenak. 

Euskal gizartean zehar hain ezagunak ez diren sindromeen berri eman nahi dizuegu, lehenengo sintomak agertzen zaizkizuenean larritu ez zaitezten!

                                                  Gorka Lopez
Dr. Lopez
Lopez Jauna Coloradoko Unibertsitateko ospe handidun ikertzailea da. Santutxukoa bera, Euskal gizartean aurki daitezkeen sindrome arraroek interes handia sortu diote bere amak pseudoeuskalitis pairatzen duenetik. Izan ere, harekin komunikatzea ia ezinezkoa egin zaio azken hilabeteetan. 









                    Hodei Azueta
Aita Azueta
Azueta Jaunak Jainkoaren agindua jaso zuen arratsalde batean, jendea SindroTuberen bidez ezagunak ez diren sindromeetaz ohartarazteko. Italian "Vladimir" ezizenarekin ezaguna da, bertan apaiz modura jardun baitzuen 3 urtetatik 5 urtetara. Zortzi hizkuntza hitz egiten ditu, haien artean elfikoa.





                                                                                                    Antton Telleria
Telleria Drummer
The Txistosus taldean bateria modura jardun ostean, sindrome arraroetara dedikatu izan da azken hilabeteetan. Bere anaia Kamaleonitis Hipsteris sindromeaz gaixotu zen. Handik aurrera behin eta berriro esan dio bere taldea mainstream-ean kokatuta dagoela. Horrek sindromearen aurka borrokatzera bultzatu du.







                         
      David Castaño
Sir Castaño
Castaño Jauna psikologian aditua da oso. Konkretuki sindrome arraroak jasaten dituzten pertsonen tratamenduan. Bere terapiako metodoak nabarmendu litezke, identifikatu gabeko sustantziak hartzera derrigortzen baititu bere pazienteak. Ingalaterrako erreginak Sir titulua eman zion bere lorpenengatik.








                                                    Erik Lejardi
Lejardi 51
Zientziologian eta estralurtarren komunikazioan aditua. 1999. urtean izan zen lehenengo aldiz abduzitua haiengatik. Sindrome arraroak estralurtarren mezu gisa ulertzeak erakarri du Lejardi jauna proiektura.









         
                         Aitor Zugadi
Zugadi, Odinen semea
Kondaira bikingoek kontatzen dutenez, mikrofono batekin jaio zen. Mikrofonoa ikusten duen edonor harri bihurtzen da. Greziarrek Soinuaren Jainkotzat zuten. Bere botere dibinoek, hala ere, ezin izan dute ekidin bere mikrofonoa neska euskaldun batez maitemintzea. Neska hori oñatiarrez hitz egiten hasi zenean, Pseudoeuskalitis-aren jakinmina sortu zitzaion eta proiektura batu zen.







ElHuerto Prds
                        ElHuerto Prds
Ikus-entzunezkolanak gauzatzen dituen entitatea. Alain, gure lehen kapituluko protagonista raperoa, pseudoeuskalitis-az kutsatu zenean, gure proiektura batzea proposatu zigun, Alainen rapak entzun gabe ezin duelako aurrera egin. Inork ez daki oso ondo nork kontrolatzen duen entitate hau. Masoiak zein ninjak dira hipotesi orokortuenetariko batzuk.

No hay comentarios:

Publicar un comentario